XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Ezagutza orok adigai bat eskatzen du, hau hain ezosoa edo iluna bada ere; adigaia, ordea, beti orokorra da bere formari dagokionez eta erregelatzat balio du.

Horrela, gorputzaren adigaiak kanpoko agerpenen gure ezagutzarako erregelatzat balio du bere bitartez pentsatzen den anizkunkiaren batasunari jarraiki.

Baina adigaia agerpen jakinetan beren anizkunkiaren beharrezko birprodukzioa, eta beraz, batasun sintetikoa bere kontzientzian errepresentatzearen bidez besterik ezin daiteke izan begiespenen erregela.

Horrela, gure kanpoko zerbait hautematean, gorputzaren adigaiak hedaduraren errepresentazioa eta berekin batera sarrezintasunarena, tankerarena, eta abarrena, behar ditu.

Beraz, kontzientziaren batasunaren oinarri transzendentala aurkitu behar da gure begiespen ororen anizkunkiaren sintesian, eta beraz, oro harrezko objektuaren adigaian, eta ondorioz, baita esperientziaren objektu orotan ere, bera gabe ezinezkoa bailitzateke gure begiespenentzako objekturik pentsatzea, zeren hau ez baita bere adigaiaren bidez sintesiaren halako beharrezkotasuna adierazten duen Zerbait baino.

Jatorrizko baldintza transzendental hau apertzepzio transzendentala besterik ez da.

Norbere buruaren kontzientzia barneko hautemapenean enpirikoa baino ez da gure egoeraren determinazioari dagokionez, beti aldakorra da, ezin daiteke ezein Norbera egonkor edo geldikorrik egon barneko agerpenen isuri horretan, eta barneko sentsua deitzen zaio eskuarki, edo apertzepzio enpirikoa.

Zenbaki-identitatea izanik errepresentatu behar dena ezin da identikoa balitz bezala pentsatu datu enpirikoen bitartez.

Esperientzia ororen aurretik doan eta bera ahalbidetzen duen baldintza batek izan behar du, hots, halako aurresuposizio transzendentala baliogarria bihurtu behar duen baldintzak izan behar du.

Ezin da gugan ezagutzarik gertatu, ezta hauen arteko elkarlotura eta batasunik ere, begiespenetako datu guztien aurretiazko kontzientziaren batasunik gabe